HasieraBerriakMartxoaren 5ean: mendeko pertsonen etxeko zainketari buruzko hitzaldia

Martxoaren 5ean: mendeko pertsonen etxeko zainketari buruzko hitzaldia

01.01.2015

Osasunaren eta Zaintzaren Esparruan, COEGIk hiritarrentzat eta elkargokideentzat antolatzen duen hitzaldi zikloan, mintzaldi berria programatu dugu; datorren martxoaren 5ean -osteguna— izango da, 18:00etatik aurrera, Elkargoaren egoitzan.

Oraingoan, eta «Mendeko pertsona bat etxean nola zaindu» izenburuko hitzaldi honetan, mendeko pertsonaren eta zaintzailearen bizi kalitatea hobetzeko aholku praktikoak emango dizkigute hizlariek. Hizlari izango ditugu Ana Balda, geriatriako erizain espezialista; Iván Antón, medikua eta Matia Fundazioko geriatra; eta Mª Victoria Lucero, AFAGI elkarteko psikologoa.

Gogoan izan sarrera librea dela tokiak bete arte, eta badela gonbidapen hau hitzaldian interesa izan dezaketen inguruko pertsonei luzatzeko aukera. Jorratuko diren gaien artean, hauek izango ditugu, besteak beste: ariketa fisikoa eta estimulazio kognitiboa etxean; larruazalaren zaintza; elikadura zainketak; eta zaintzailearen autozainketa, "errearen" sindromea saihesteko.

Martxoaren 5ean: mendeko pertsonen etxeko zainketari buruzko hitzaldia