HasieraBelaunaldi arteko programak. Esperientziatik ebidentziara

Belaunaldi arteko programak. Esperientziatik ebidentziara

Apirilaren 29 Belaunaldien arteko Solidaritatearen Europear Eguna izanik eta ospakizunarekin bat eginez, sarrera honetan Matiaren 21.urteurrena belaunaldi arteko programetan aztertzen dugu eta era berean, etorkizunera begira ditugun erronkak.

Oro har, belaunaldi arteko programek adineko pertsonak eta gazteak edo/eta haurrak elkartzen dituzte, belaunaldi orok besteari zeozer eskeintzeko duen ideian oinarriturik. Beraz, gure gizartean ohikoa den adinarengatik egindako bereizketak ekiditeko asmoz elkarbanatzeko espazioak sortzean datza. Eta gainera, espazio hauetan adinaren ezberdintasunak interesgarriak bihurtzen dira belaunaldien gerturatze eta konexioan.

Gure lehen esperientzia 1997an hasi zen. Urte horretan Axular Lizeoak Programa solidario bat martxan jartzeko asmoa helarazten digu, zeinetan 16-17 urteko gazteak gure Bermingham zentroan boluntariotza egingo zuten. Azaltzen ziguten bezela, helburuak belaunaldien arteko komunikazioa sustatzea eta gazteen artean gizarteko arazo eta errealitatearen inguruko sensibilizazioa lortzea izango lirateke. Honen bitartez baita ere gazteen artean aisialdirako aukera probetxugarriak sortzea zen, ikasleei pertsonalitate eta baloreen eraikuntzan laguntzen dietenak. Pentsatu dezakezuen bezala, ideia ondo hartua izan zen eta denbora gutxian ikasleen lehen taldea gure artean genuen astero ordu batzuk elkarbanatzen adineko pertsonekin Berminghamen. Bermingham zentroaren ondoren, Rezola zentroa ere sartu zen programa honetan, eta onurak eta arrakasta ikusiaz, Matiako gainontzeko zentroak ere pixkanaka inguruko ikastetxeekin harremanetan jartzen hasi ziren antzeko programetaz disfrutatzeko.

Gaur egun Matia Fundaziora urtero 19 ikastetxe ezberdinetako* 800 haur eta gazte inguru gerturatzen dira horrelako programetan partehartzera boluntarioki. Helburuak ezberdinak dira eta batez ere partehartzen duten haurren adinaren araberakoak. Orokorrean, txikienekin ezagutzaren ahozko transmisioa lantzen dugu, jolasak, gertuko historia, bizimoduak… Elkarrizketarako gai erakargarriak sortzean datza konplizitate eta elkarteratze espazioak sortuaz adinekoak eta adin txikikoen artean.

Adin gehiago duten gazteen kasuan programak indar gehiago hartzen du, talde txikiagoak eta banakako akonpainamendua sendotuz, esanguratsuak diren ekintzak eginez eta elkarrekiko ezagutza eta gaitasunen transmisioa sustatuaz. Programa mota honetan dago Ane, Axular Lizeoko ikaslea, nork hausnarketa egiten duen eta gurekin elkarbanatzen duen bere esperientzia boluntaria gisa Pacori laguntzen “Zure Etxea: MatiaZaleak” dokumentalean:

“Adineko pertsonekiko gure begirada aldatzeko, beharrezkoa da elkar ezagutzea. Batzuetan iruditzen zaigu extralurtarrak direla, adin ezberdintasun handia dagoelako, baina ez da horrela. Polita da bizitzaren ziklo ezberdinetan elkar ezagutzea, asko ikas dezakezu eta.

Urtetik urtera ikastetxeen interesa handitzen doa horrelako programetan partehartzeko. Arrazoien artean haur eta gazteek izaten dituzten onurak daudela dirudi. Matiako zentroek balorazio hori elkarbanatzen dute, oso esperientzia aberasgarria delakoan, eta etxe honetan bizi direnek haurrekin kontaktuan disfrutatzen dutena kontutan izanda.

Baina… ba al dakigu zehazki zeintzuk diren esperientzia honen eragin eta onurak partehartzaileetan? Zein pertsonak eta nolako onurak dituzten? Haur txiki edo gazteekin izatea kontaktua nahiago dute? Zein da onuragarriagoa? Galdera hauek eta beste hainbeste erantzunik gabe daude, eta horregatik, Matia Institutotik arlo honetan ikerketa garatu nahi dugu eta esperientziak erakusten diguna agerian jarri ahal izan: bai haur eta bai adinekoak onurak dituztela elkarrekin espazio hauek eta beraien bizitzak elkarbanatu ahal izateagatik.

* Matia Fundazioarekin 2018an partehartu duten ikastetxeen lista osoa onako hau da: Jesusen Bihotza, San Millan Eskola, Pedro Mª Otaño, Colegio San Ignacio-Jesuitas San Sebastián, Intxaurrondo Ikastola, Larramendi Ikastetxea, English School, Axular Lizeoa, Gainzuri Eskola, La Salle Zumarraga Ikastetxea, Urretxu Zumarraga Ikastola, Jakintza Eskola, Santa Teresa Ikastetxea, Ekintza, Deusto, Haurtzaro Ikastola, Orixe Eskola, Hazi&Hezi y Maria eta Jose Ikastetxea.

Egilea

Matia Zaleako dinamizatzailea

Egilea

Matia Institutoko ikerlaria