Argixao

Eguneko zentroak

Zumarragan dago, izen bereko ospitalearen ondoan. Gerontologiaren alorreko aurrerakuntza guztiez hornituta dago, eta zaintza pertsonalizatuan oinarritutako arreta ereduaren arabera aritzen da, diziplina anitzeko profesionalek osatutako talde handia tarteko.

Egoitzak hiru solairu ditu, bi aldetan banatuta. Alde batean nahiz bestean espazio zabal eta argitsuak ditu. Nukleo txikitan dago antolatuta, eta bakoitzak beharrezko zerbitzu guztiak ditu.

Helburu garbia du: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.

Argazki galeria: 
Unidad socio sanitaria, fachadaUnidad socio sanitaria, habitaciónUnidad socio sanitaria, interiorUnidad socio sanitaria, gimnasioUnidad socio sanitaria, sala de estarUnidad socio sanitaria
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
  • Garraio zerbitzua.
Plaza mota: 

Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.

43.085145,-2.314465
Argixao
Barrio Izazpi, 20
20700 Zumarraga
943 72 98 48 - argixao.asocial@gerozerlan.net
13