Elizaran

Eguneko zentroak

Donostiako Alde Zaharrean dagoen gizarte baliabideetako zentroa da Elizaran, pertsona nagusi autonomo nahiz mendekoetan eta adimen desgaitasuna edo askotariko premia funtzionalak dituzten pertsonetan espezializatua. Zentro komunitarioa da, anitza eta funtzio askotarikoa, eta helburu hau du: egoiliarrei eta euren familiei bizitza kalitaterik onena eskaintzea.

Elizaran eguneko zentroa komunitateari irekita dago, eta erabiltzaile nahiz senideen eta gizarte ingurunearen arteko partaidetza sustatzen ahalegintzen da. Horretarako, zentroa dagoen komunitateari irekita dauden programak antolatu, ezarri eta jorratzen ditugu, erabiltzaileek kanpoko taldeekin harremana izan dezaten.

Gaur egun, zentroko instalazioak egokituta daude erabat, bertako jarduerak errazteko eta erabiltzaileek ingurune gozo eta atsegina aurkituko dutela bermatzeko. Terraza handia dauka, erabiltzaileek egun eguzkitsuez gozatzeko aproposa.

Argazki galeria: 
Apartamentos tutelados, fachadaApartamentos tutelados, exteriorApartamentos tutelados, habitaciónApartamentos tutelados, cocinaApartamentos tutelados, habitacionesApartamentos tutelados, usuarios
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
  • Garraio zerbitzua.
43.323234,-1.984610
Elizaran
Fermín Calbetón, 19
20003 Donostia · San Sebastián
943 42 90 91 - elizaran@matiafundazioa.net
13