Fraisoro

Egoitzak

Fraisoro zentro gerontologikoa Zizurkilen dago, lorategi ederra duen eraikin batean, landa eremuan, mendiz eta naturaz inguratuta.

Ingurune bikain hori dela eta, egoiliarrek ikuspegi paregabea duten aire zabaleko guneez goza dezakete. Zentroak instalazio erkide zabalak, hainbat giro, lorategiak, pasealekuak eta abar ditu.

Helburu garbia du: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.

Argazki galeria: 
Centro Fraisoro, exteriorCentro Fraisoro, habitaciónCentro Fraisoro, sala de estarCentro FraisoroCentro FraisoroCentro Fraisoro
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
Plaza mota: 

Zentroak, itunpeko plazak ez ezik, plaza pribatuak ere baditu.

  • Egoitzako plaza.
  • Egoitzako plaza psikogeriatrikoa.
  • Mantentze fisioterapia barne hartzen duen egoitzako plaza.
  • Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako egoitzako plaza.
  • Aldi baterako egonaldiak.

Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.

.

43.187837,-2.058652
Fraisoro
Elbarrena Diseminado, 12
20150 Zizurkil
943 69 60 51 - fraisoro@matiafundazioa.net
13