Lamourous

Eguneko zentroak

Lamourous Intxaurrondon dago, eta gure erreferentziazko zentroetako bat da, Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Ereduan aitzindaria eta Matiaren Arreta Ereduaren sustatzailea delako.

Eremu zabal eta argitsuak ditu, beharrezko zerbitzu guztiekin hornitutako modulutan antolatuta.

Antolamendu horri esker, talde txiki eta homogeneotan bizi dira egoiliarrak, eta arreta zuzenagoa eta pertsonalizatuagoa ere eskain diezaiekegu; horretaz gain, etxekoa bezalako giroa sortzea lortzen dugu, egoiliarra errazago moldatzeko.

Helburu garbia du: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.

Argazki galeria: 
Centro LamourousCentro Lamourous, interiorCentro Lamourous, sala de estarCentro Lamourous, habitacionesCentro Lamourous, cocinaCentro Lamourous
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
  • Garraio zerbitzua.
Plaza mota: 

Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.

43.319753,-1.957967
Lamourous
Joseba Zubimendi , 1
20015 Donostia · San Sebastián
943 32 77 93 - zubiaurre.asocial@gerozerlan.net
13