HasieraZentroakPetra Lekuona

Petra Lekuona

Egoitzak

Oiartzungo Petra Lekuona zentroa ingurune paregabean dago, landa eremuan, mendiz eta naturaz inguratuta; baina, aldi berean herriaren erdigunean dagoenez, erosotasun guztiak ditu.

 

Inguru aparta da egoiliarrek ikuspegi paregabeak dituzten aire zabaleko espazioez gozatzeko, eta instalazio erkide zabalak, hainbat giro, lorategiak eta ibiltzeko eremuak ere baditu.

Hauxe du helburu: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.

Argazki galeria: 
Centro Petra Lekuona, exteriorCentro Petra Lekuona, interiorCentro Petra Lekuona, habitacionesCentro Petra LekuonaCentro Petra LekuonaCentro Petra Lekuona
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
Plaza mota: 

Zentroak, itunpeko plazak ez ezik, plaza pribatuak ere baditu.

  • Egoitzako plaza.
  • Egoitzako plaza psikogeriatrikoa.
  • Mantentze fisioterapia barne hartzen duen egoitzako plaza.
  • Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako egoitzako plaza.
  • Aldi baterako egonaldiak.

Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.

.

43.299833,-1.858676
Petra Lekuona
Iparralde etorbidea, 13
20180 Oiartzun
943 261 080 - administrazioa@petralekuona.com
13