HasieraZerbitzuakErabiltzailearen arreta zerbitzua (EAZ)

Erabiltzailearen arreta zerbitzua (EAZ)

Zerbitzuak

Helburua

Pazienteen, erabiltzaileen eta familien iritziak, kexak, iradokizunak eta eskertzak sustatzea, biltzea eta aztertzea, kontuan har daitezen eta erakundea hobetzeko aukera bilaka daitezen.

Funtzioak

  • Erabiltzaileen eskubideak betetzen direla zaintzen du.
  • Erabiltzaileek edo haien familiek aurkeztutako erreklamazio, iradokizun eta gorabehera guztiak sustatu, aztertu eta izapidetu egiten ditu.
  • Aurrea hartzeko, zuzentzeko eta hobetzeko ekintzak sustatzen ditu.
  • Neurrion eraginkortasunaren gaineko segimendua egiten du.
  • Informazioa eskaintzen die inplikatutako alderdi guztiei eta lotura duten prozesuei.
  • Urtean behin, gogobetetze azterketak egiten ditu, eta emaitzen berri ematen du.
  • Datu pertsonalen eta historia klinikoaren alorretan pertsonek dituzten eskubideak baliatu egiten direla zaintzen du.

Kexa, erreklamazio, iradokizun, gorabehera edo eskertza baten helarazi nahi diguzu?

  • Zentroan aurrez aurre, zure ekarpena profesional bati adierazita.
  • Zure ekarpena zentroko iradokizunen postontzian utzita.
  • EAZra (sau@matiafundazioa.net helbidera) mezu elektronikoa bidalita.
  • Aurrez aurre, EAZrekin hitzordua adostuta.

Harremanetarako

Pinu bidea, 35, Donostia
sau@matiafundazioa. net
Tel.:  943317100
Zerbitzuaren arduraduna: María Francesca Cerdó