Arnas fisioterapia

Zerbitzuak

Arnas aparatuko gaixotasunak edota aparatu hori egoki ibiltzea oztopatzen duen beste edozein gaixotasun tratatu, prebenitu eta egonkortzeko erabiltzen da, arnasketaren funtzioa mantendu eta hobetzeko asmoz.

Arnas arazoak dituzten haurrekin, helduekin edo adinekoekin erabil daiteke.

Zer patologiatan erabiltzen da arnas fisioterapia?

Haurrekin:

  • sekrezioak handitu eta eztula, arnasa hartzeko arazoak eta abar eragiten dituen edozein arnas gaixotasunetan.
  • Arnas infekzioetan, adibidez: bronkiolitis, bronkitis, pneumonia eta goialdeko arnasbideetako katarroetan.
  • Gaixotasun neurologiko eta neuromuskularrak dituzten haurren kasuan, biriken garapenean laguntzeko.
  • Arnas funtzioan eragina duten gaixotasun guztietan.

Helduekin eta adinekoekin:

  • bronkitisetan eta pneumonietan.
  • Gaixotasun kronikoetan, hala nola: biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoan (BGBK).
  • Arnasteko arazoak dituzten gaixo neuromuskular eta neurologikoekin.
  • Arnas funtzioan eragina duten gaixotasun guztietan.

Arnas fisioterapia gure Lasarteko fisioterapia zentroan eskaintzen dugu.

43.2710117,-2.0211016

Lasarte zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Juan de Garai, 3, behea, Lasarte-Oria. Tel.: 943 37 65 02 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.lasarte@matiafundazioa.net

8