HasieraZerbitzuakErrehabilitazioa eta fisioterapiaMuskuluak indartzeko eta oreka hobetzeko programa da, adineko pertsonei zuzendua.

Muskuluak indartzeko eta oreka hobetzeko programa da, adineko pertsonei zuzendua.

Zerbitzuak

Zahartzeari lotutako jarduera fisikorik eza da muskuluen ahulezia, ibiltzean ezegonkortasuna eta erorikoak eragiten dituen faktore nagusietakoa.

Osagai askoko ariketa fisikoko programak eta, bereziki, indarra eta egonkortasuna entrenatzea dira desgaitasun hori atzeratu eta ibilera hobetzeko esku-hartzerik eraginkorrenak.

Beste arazo batzuetarako ere eraginkorra dela erakutsi du programak; adibidez, erorikoen, narriadura kognitiboaren eta depresioaren aurka egiteko.

Jarduerak helburu hau du: gorputz osoko muskuluak (batez ere behealdeko gorputz adarretakoak) indartzea, oreka handitzea eta ibileran segurtasuna eta konfiantza handitzea, erortzeko arriskua txikitzeko asmoz.

Programan hasteko, osasun balorazioa egiten du geriatriako espezialista batek, baina beste balorazio funtzional eta kognitibo batzuk ere egiten dira. Programa amaitutakoan, proba guztiak errepikatu egiten dira, lortutako hobekuntza maila egiaztatzeko.

Matia Fundazioaren programak hiru hilabete irauten du, astean bitan ordubete eginez. Saio bakoitzean parte-hartzaileek bi ariketa mota egiten dituzte: oreka-ariketak (oreka tapiza eta bakarkako ariketak) eta indar muskularra lantzeko ariketak makinan. Guztia fisioterapeuta baten zaintzapean.

Programa Usandizaga zentroan egiten da.

43.3232508,-1.9782845

Usandizaga zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa / logopedia
Usandizaga, 4, Donostia. Tel.: 943 44 00 88 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.usandizaga@matiafundazioa.net

8