HasieraZerbitzuakOroimen eta Alzheimer Unitatea

Oroimen eta Alzheimer Unitatea

Zerbitzuak

Matia Fundazioak Oroimen eta Alzheimer Unitate (OAU) berezia du, eta unitate hori Euskadiko lehena da oroimen alterazioak edo beste funtzio kognitibo batzuen (hizkuntzaren, arrazoibidearen, arretaren...) alterazioak dituzten pertsonei eta horien familiei laguntza ematen. Unitate horrek gaixotasunak eragindakoen taldea artatzen du, eta haren esku jartzen ditu:

  • Balorazio Unitatea.
  • Esku-hartze eta Tratamendu Unitatea.

Diziplinarteko talde batek diagnostiko zehatza egin eta pertsona bakoitzaren araberako tratamendu eta zaintza plana ezartzen du.

Noiz egin behar da balorazioa?

Memoriaren edo bestelako funtzio kognitiboen alterazioa edo nahasmendua susmatuz gero, komenigarria da balorazioa egitea. Orobat, kasu hauetan ere egin behar da:

  • Jokabide aldaketak antzemanez gero: egoera sozialetan uzkurrago azaltzen bada, oldarkorrago badago, gauzak egiteko animatu egin behar bada, arreta edo elkarrizketaren haria erraz galtzen badu, konpultsiboki erosten badu…
  • Bere burua zaintzeko arazoak dituenean: narrasago badabil...
  • Etxeko lanak egiteko arazoak dituenean: sukaldean aritzeko, erosketak egiteko, etxetresna elektrikoak erabiltzeko, edo diruarekin ibiltzeko.
  • Ageriko arazo emozionalak dituenean: aldarte aldaketak, suminkortasuna...

Nola egiten da balorazioa

Diziplinarteko profesional talde batek egiten du balorazioa. Partaide hauek izaten ditu:

  • Neuropsikologoa.
  • Geriatra.
  • Neurologoa.

Proba sorta zabalaren bidez egiten da balorazioa, honako hauek neurtzeko:

  • Funtzionamendu kognitiboa (oroimena, hizkuntza, arrazoibidea, arreta...).
  • Funtzionamendu afektiboa.
  • Egoera fisikoa (azterketa mediko eta neurologiko osoa).

Diziplinarteko taldeak balorazioaren emaitza aztertu eta pertsonarentzat egokiena den arreta plana eta hobetzeko programa diseinatzen ditu. Gainera, pertsonaren bilakaeraren aldizkako segimendua egingo du.