Ola de calor y personas mayores: 14 recomendaciones para evitar riesgos asociados a las altas temperaturas

El calor, sobre todo asociado a humedad, aumenta más el riesgo de mortalidad, y esto es debido a que cuando los sistemas de transpiración actúan más de lo que el organismo está acostumbrado, acaban provocando un debilitamiento del mismo. Llegado el caso nos podemos encontrar ante dos situaciones:

  • Agotamiento por el calor: en el cual se produce un aumento del sudor importante, calambres musculares, debilidad, mareo, náuseas, pulso rápido y débil asociado a dolor de cabeza.
  • Insolación: en el cual ya se produce un aumento de la temperatura, tenemos la piel roja o seca, falta la transpiración, y se produce un estado de confusión o inconsciencia.

Las personas mayores, un grupo especialmente vulnerable a las altas temperaturas

Las personas que más acumulan el riesgo de muerte o enfermedad son personas mayores, niños, personas con Alzheimer u otro trastorno de salud mental, pacientes inmovilizados, con trastornos respiratorios o del corazón, así como personas bajo episodios febriles o con sobrepeso.

Un dato revelador: las visitas de personas mayores a urgencias en época estival aumentan entre un 20-25%. Pero, ¿a qué se debe este incremento? ¿Por qué las personas de edad avanzada son tan susceptibles a las altas temperaturas?. El calor provoca primero una pérdida de líquidos, El trascurso de los años lleva a que el organismo regule peor este tipo de situaciones. Damos una peor respuesta al calor, lo que se traduce en una reducción del agua corporal total y menor sensación de sed.

A tenor de todo esto, dado que las personas mayores son los principales usuarios de sistema sanitario deberíamos ser capaces de reorientar y adaptar los servicios a sus necesidades.

Consejos para evitar llevarnos un susto

  1. Nunca deje a nadie en un coche cerrado, aunque sea por poco espacio de tiempo, fundamentalmente personas mayores además de niños y animales. Ojo con los animales atados en casa sin accesos a lugares frescos, sin sombras o sin ventilación.
  2. Beba líquidos entre 2 o 3 litros al día sobretodo agua y zumos. Una bebida ideal puede ser el suero oral, el suero casero o las bebidas de carácter deportivo. No tome bebidas alcohólicas con cafeína o exceso de azúcar. Tampoco excesivamente fríos pues provocan dolor de estómago. Hay que beber sin sed y este es un consejo que hay que extender a todos los centros Gerontológicos que tienen personas en situación de inmovilización o con enfermedades neurodegenerativas. La sensación de sed disminuye en las personas mayores y más si han tenido problemas vasculares cerebrales (trombosis, infartos..). Beba sin sed.
  3. Si hay actividad intensa ésta se debe concentrar al principio o al final del día. En esta actividad hay que incluir las compras.
  4. Descansos frecuentes en cualquier actividad.
  5. Ropas claras, ligeras y holgadas. Evitar las fibras y utilizar básicamente el algodón (cuanto más tupido mejor). Es importante cubrirse la cabeza.
  6. La fotoprotección: de forma general en la cara protección 50+ y en el cuerpo entre 20-40. Utilizar gafas de sol homologadas durante los períodos de más riesgo: entre las 12 y las 5 de la tarde.
  7. Alimentación ligera y frecuente y rica en ensaladas, fruta y yogur. Realizar cinco pequeñas comidas al día que contengan frutas y verduras evitando por el contrario los fritos y embutidos porque son ricos en sal y además de provocar sed pueden aumentar la sudoración corporal y la pérdida de líquidos.
  8. El baño o la ducha refrescante debe hacerse de forma lenta y sin contrastes bruscos de temperatura sobre todo en períodos de digestión: un tiempo prudencial pueden ser dos horas.
  9. Comprobar de forma frecuente cómo están los niños y personas mayores sobre todo si éstos se encuentran solos o si son dependientes.
  10. Consultar al médico si hay riesgos entre los medicamentos y el calor que toma la persona mayor: diuréticos, hipotensores, antihipertensivos en general y medicamentos que se utilizan para la psicosis o sedantes. Todos estos fármacos pueden hacer que nuestro organismo se muestre un tanto perezoso en las respuestas frente a la hipertermia.
  11. Si aparecen síntomas de agotamiento: acercarse a un lugar fresco, en sombra, descanso y tomar líquidos.
  12. Durante el día cerrar ventanas y oscurecer la casa, abrir y airear la casa a la caída de la tarde y durante la noche.
  13. El ventilador puede ayudar a refrescarnos por la movilización de aire que produce.
  14. Si se repiten los calores, la opción será entrar en la cultura del aire acondicionado casero. De todos modos debemos estar alertas para utilizar recintos de carácter comunitario sobretodo cines, restaurantes, áreas comerciales, cajas de ahorro, bancos… que disponen de aire acondicionado.

Autor: Enrique Arriola, Responsable Unidad de Memoria y Alzheimer – Hosp. Bermingham. Matia Fundazioa


Bero bolada eta adinekoak: 14 gomendio tenperatura handiei lotutako arriskuak saihesteko

Beroak, batez ere hezetasunarekin batera jotzen duenean, areagotu egiten du hiltzeko arriskua. Izan ere, transpirazio sistemek organismoa ohi baino biziago jardutera behartzen dutenean, azkenean ahuldu egiten dute. Arazo hori gertatzen denean, bi egoera mota ager daitezke:

  • Beroak eragindako akidura: izerdiaren areagotze handia, muskuluetako arranpak, ahultasuna, zorabioak, goragaleak eta pultsu bizkorra eta ahula (buruko minarekin batera) agertzen dira.
  • Intsolazioa: tenperatura igotzen da, larruazal gorritua edo lehorra izaten dugu, transpirazioa falta da, eta nahastea edo kontzientzia galera gertatzen da.

Adinekoak bereziki zaurgarriak dira tenperatura handien aurrean

Heriotza edo gaixotasun arriskurik handiena duten pertsonak honako hauek dira: adinekoak, haurrak, gazteak, alzheimerra edo bestelako gaixotasun mentalak dituzten gaixoak, paziente immobilizatuak, arnasbideetako edo bihotzeko gaixotasunak dituztenak, sukarra duten pertsonak edo gehiegizko pisua dutenak.
Hona hemen datu esanguratsu bat: udan, larrialdi zerbitzuetara joaten diren adinekoen kopurua % 20-25 handitzen da. Baina, zer dela eta gertatzen da handitze hori? Zergatik dira adinekoak hain sentikorrak tenperatura handien aurrean? Bada, hona hemen azalpena: beroak likido-galera eragiten du lehenbizi, eta, urteak joan ahala, organismoak okerrago erregulatzen ditu horrelako egoerak. Okerrago erantzuten diogu beroari, gorputzeko ur kopurua murriztu egiten da eta egarriaren sentsazioa txikiagoa da.
Hori dela eta, adinekoak osasun sistemaren erabiltzaile nagusiak direla ikusita, zerbitzuak haien beharretara egokitu behar genituzke.

Ustekaberik ez hartzeko aholkuak

  1. Ez utzi inor itxita dagoen auto batean inoiz, ezta denbora tarte labur baterako bada ere, eta are gutxiago adinekoak, haurrak eta animaliak. Erne ibili etxean lotuta dituzun animaliekin, ez badute gertu leku freskorik, itzalik edo aireztapenik.
  2. Edan 2 edo 3 litro egunero (ura eta zukuak batez ere). Edaririk onenak ahotiko seruma, etxeko seruma eta kirol-edariak dira. Ez edan edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukre gehiegi duenik. Edariak ez dira hotzegi hartu behar, urdaileko mina eman baitezakete. Egarririk gabe ere edan behar da; horra hor immobilizatuta edo gaixotasun neurodegeneratiboek jota dauden pertsonak dituzten zentro gerontologiko guztietara zabaldu beharreko aholkua. Egarriaren sentsazioa arindu egiten zaie adinekoei, batez ere burmuineko arazo baskularrak izan badituzte (tronbosiak, infartuak…). Edan egarririk gabe.
  3. Intentsitate handiko jardueren kasuan, egunaren hasieran edo amaieran egin behar dira. Jarduera horien artean, erosketak sartzen dira.
  4. Edozein jardueratan, maiz hartu behar da atseden.
  5. Arropa argiak, arinak eta zabalak jantzi behar dira. Ahal bada, zuntzak utzi eta kotoia erabili behar da nagusiki (zenbat eta itxiagoa hobe). Garrantzitsua da burua estaltzea.
  6. Fotobabesa: oro har, aurpegian 50etik gorako babesa behar da, eta gorputzean, berriz, 20-40koa. Eguzkitako betaurreko homologatuak erabili behar dira arriskurik handieneko aldietan, 12:00etatik 17:00etara bitarte.
  7. Elikadura arina eta maizkoa: entsalada, fruta eta jogurtak. Bost otordu txiki egin behar dira egunean, fruta eta barazkiak sartuta eta frijituak eta hestebeteak saihestuta. Izan ere, gatz kantitate handia dute eta, egarria eragiteaz gain, izerdia eta likido-galera areago dezakete.
  8. Bainu edo dutxa freskagarria astiro eta bat-bateko tenperatura-aldaketarik gabe egin behar da, digestioaldian batez ere: zuhurtziazko denbora bi ordu ingurukoa da.
  9. Haurrak eta adinekoak nola dauden egiaztatu behar da maiz, batez ere bakarrik daudenean edo mendekoak direnean.
  10. Medikuari kontsultatu behar zaio arriskurik dagoen adinekoak hartzen dituen sendagaiekin (diuretikoekin, hipotentsoreekin, antihipertentsiboekin oro har eta psikosirako erabiltzen diren sendagaiekin edo lasaigarriekin) eta beroarekin. Adierazitako botika horien guztien ondorioz, gure organismoak nagi samar joka dezake hipertermiari erantzun behar dionean.
  11. Akidura-sintomak agertzen badira: leku fresko batera joan behar da, itzaletan jarri, atseden hartu eta likidoak edan.
  12. Leihoak itxi eta etxebizitza ilundu egin behar da egunez, eta leihoak ireki eta etxea aireztatu arratsean eta gauean.
  13. Haizagailuak freskatzen lagun dizaguke, mugiarazten duen aireari esker.
  14. Egun beroak egiten dituenean, etxeko aire egokituaren kulturan murgiltzea izan daiteke aukerarik onena. Edonola ere, adi egon behar dugu, eta leku komunitarioak erabiltzean aire girotua dutenak (zineak, jatetxeak, merkataritzaguneak, aurrezki-kutxak, bankuak eta abar) aukeratu.


Egilea: Enrique Arriola, Oroimen eta Alzheimer Unitateko Arduraduna – Berminghan Osp. Matia Fundazioa

Escribe un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *