Historia

Ezagutu Gaitzazu

Matia Fundazioak garapen handia izan du 130 urtetik gorako historian.
Honako hauek izan dira gure lorpenik esanguratsuenak:

1881

Fundazioa sortu genuen.

1888

Lehen arreta zentroa (Julian Rezola) ireki genuen.

1980

Ricardo Bermingham ospitalea ireki genuen.

1999

Fraisoro zentroa ireki genuen.

ISO 9002:1994 lehen egiaztagiria lortu genuen, Matiaren zentro eta zerbitzu guztietan.

2000

Avedis Donabedian saria lortu zen, kudeaketaren kalitatekoa.

EFQM ereduaren araberako lehen autoebaluazioa egin zen.

2002

Matia Institutu Gerontologikoa sortu genuen.

2003

Kudeaketa Sistema Integratuaren egiaztagiri hirukoitza lortu genuen: ISO 9001:2000, Kalitatea Kudeatzeko Sistemarena; ISO 14001:1996, Ingurumena Kudeatzeko Sistemarena eta OHSAS 18001:1999, Segurtasuna eta Osasun Okupazionala Kudeatzeko Sistemarena.

2004

Zilarrezko Q saria jaso genuen, Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik.

Infanta Cristina saria (IMSERSOrena) lortu genuen.

2005

Iza zentroa ireki genuen.

Lamourous ireki genuen.

2006

Urrezko Q saria jaso genuen, Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik.

2007

Elizaran zentroa ireki genuen.

2008

Argixao zentroa ireki genuen.

2009

Otezuri zentroa ireki genuen.

2011

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Matia Fundazioak hitzarmena sinatu zuten (Etxean Ondo proiektua).

2012

Zahartze arloko Berrikuntzarako Poloaren Fundazioa eratu genuen.

2013

Etxean Ondo Amaitu

2015

Más Salud Gipuzkoa saria dementziak jotako pertsona zaharren
arretan laguntza unitate berritzaile bat garatzeagatik. 

Beltran Báguena saria 2015. urtean “Revista Española de Geriatría
y Gerontología” aldizkarian argitaratutako artikulurik onenari, gizarte eta
portaera zientzien esparruan.