HasieraZerbitzuakArreta Psikosoziala

Arreta Psikosoziala

Zerbitzuak

Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei osoko arreta eskaintzeko programa

“La Caixa” Gizarte Ekintzaren programa honek laguntza emozionala, soziala eta espirituala eskaintzen dio gaixoari, baita euskarria ere senitartekoei eta haiekin lan egiten duten profesional sanitario eta soziosanitarioei. Horrela, gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, eta medikuntzako eta erizaintzako profesionalek zainketa aringarrietan ematen duten oinarrizko osasun-laguntza zabaltzen du. Era berean, jardunbide berriak bultzatzen ditu Espainiako zainketa aringarrien alorrean, eta, dibulgazio-ekintzen bidez, gizartea bizitzaren bukaeraz eta zainketa aringarriez sentsibilizatzeko zereginean laguntzen du.

Nori zuzenduta dago:

Gaixotasun aurreratua edo terminala duten gaixoei eta euren senideei, batez ere arreta‐premia handiena dutenei.

Jarduera‐esparrua Gipuzkoan:

Bermingham ospitalea                                    Argixao zentroa

Donostiako unibertsitate-ospitalea                 Asuncion klinika

Mendaroko ospitalea                                      Zumarragako ospitalea

Bidasoako ospitalea                                        Debagoieneko ospitalea

Etxeko ospitalizazioa (Donostia, Mendaro, Bidasoa, Zumarraga, Tolosa eta Debagoiena) 

Zer egiten dugu:

Gure psikologo profesionalen taldeek laguntza emozionala, soziala eta espirituala eskaintzen diete gaixoei eta euren senideei nahiz zainketa aringarrietako profesionalei. Zerbitzuak honako hiru esparru hauek hartzen ditu nagusiki:

  • Gaixo eta senideei gaixoaldian zehar arreta eskaintzea, ospitalean, etxean eta kanpo‐kontsultetan.
  • Doluaren jarraipena egiteko banakako nahiz taldekako arreta.
  • Profesional‐taldeentzako euskarri emozionala eta prestakuntza.

Programaren emaitzak

Programaren arduraduna:
Lori Thompson Hansen
lori.thompson@matiafundazioa.eus
943 31 71 00 (1026 Luzapena )

"Obra Social La Caixa"-ren programa