Bizkarraren eskola

Zerbitzuak

Bizkarraren eskola bizkarreko minari buruzko informazio programa zehatz eta egituratua da, min horri aurrea hartzeko eta daukagunean kudeatzeko trebeziak jorratzea xedetzat duena.Kontua da bizkarraren funtzionamenduari buruzko ezagutzak barneratzea eta gorputzeko atal hori indartu eta malgutzera bideratutako prebentzio teknikak lantzea.

Bizkarraren eskola eraginkorra da bizkarreko minari aurrea hartzeko. Gaixoek ikastaroan jasotako edukiak eguneroko bizitzan txertatzea nahi dugunez, irakaskuntzako metodologia eta bitartekoak edukia bezain garrantzitsuak dira.

Hona hemen, zehazki, Bizkarraren eskolaren helburuak:

  • Bizkarreko minari aurrea hartzea, gerriko mina dakarten faktoreen gainean esku hartuz eta ikastaroan ikasitako gorputza babesteko mekanismoak ezarriz.
  • Bizkarreko mina dagoeneko agertu bada, arintzea, teknika egokiak baliatuz.
  • Ikaslea trebatzea, bere sintomatologiaren aurrean jarrera alda dezan; hau da, bere arazoaz jabearaztea eta haren bilakaeran inplikaraztea bilatzen dugu.
  • Askotan sintoma bat baino ez den bizkarreko mina desmitifikatzea.

Bizkarraren eskola zazpi modulu edo gai ingurutan egituratzen da, pertsonaren beharren arabera praktika eta teoria tartekatuz.

Bizkarraren eskola Amarako eta Zarauzko gure zentroetan ematen da.

43.3046893,-1.978633

Amara zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Karlos I.a, 1, Donostia. Tel.: 943 47 40 84 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.amara@matiafundazioa.net

43.2864413,-2.1725867

Zarautz zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Nafarroa, 9, 20800 - Zarautz. Tel.: 943 89 43 09 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.zarautz@matiafundazioa.net

8