HasieraZentroakRicardo Bermingham ospitalea

Ricardo Bermingham ospitalea

Zentroak

Ricardo Bermingham ospitalea egonaldi ertain eta luzeko zentroa da. Arreta patologiko ez-kirurgikoetan (batez ere egoera kronikoetan), patologia neurologiko eta traumatologikoetan errehabilitatzeko programetan eta gaixo terminal onkologikoen zainketa aringarrietan espezializatuta dago.

Diziplina aniztasunean oinarrituta aritzen da, gaixoa eta familia tratamendu unitatetzat hartuta. Funtsezko hiru tresna erabiltzen ditu horretarako: etengabeko ebaluazioa; gaixoarekiko komunikazio eraginkorra, beraren beharrizanei erantzuteko eta sintoma fisiko eta psikologikoak kontrolatzeko; eta familiari zuzendutako arreta eta laguntza.

Ospitalean parametro etikoak errespetatuz hartzen dira erabakiak; alegia, gaixoaren onura eta beraren nahiekiko eta autonomiarekiko errespetua. Pertsona bakoitza berezia denez beharrizanetan, gogoetan eta egoeran, protokoloak indibidualizatu beharra dago, betiere erabakiak hartzeko planteamendu zorrotza errespetatuta.

Gaixondoko Unitatea

Psikogeriatria Unitatea

Errehabilitazio Unitatea

Zainketa Aringarrien Unitatea

Unitateak 18 ohe ditu, honako hauek artatzeko:

Egoera terminalean dauden pazienteak eta horien senitartekoak; alderdi fisiko, emozional eta sozialei erantzun behar zaie, gaixotasun aurreratu sendaezin eta progresiboa dagoenean.


Unitatearen helburuak:

  • gaixo terminalak ahalik eta bizitza kalitaterik onena izatea eta haren autonomia eta duintasuna sustatzea; eta, horretarako, arreta indibidualizatu, etengabe eta integrala ematea, pertsona bakoitzaren alderdi fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak kontuan hartuta.
  • Familiari zuzendutako laguntza ere eskaintzea, gaixotasunari, heriotzari eta ondorengo doluari aurre egiten laguntzeko.
  • Matiako beste unitate batzuetan zainketa aringarriak behar dituzten gaixoen arreta hobetzen laguntzea, unitateak eskuratutako ezagutza gainerako taldeei helaraziz.

Unitatea La Caixa Fundazioaren programa batean txertatu dago; zehazki, Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei eta horien senitartekoei osoko arreta eskaintzeko programan.

  • Programa horrek laguntza soziala, espirituala eta emozionala eman nahi dio pazienteari, eta, aldi berean, babesa eta euskarria gaixoen familiei nahiz zainketa aringarrietako profesionalei. Helburua da gaixotasun aurreratua duten pertsonei bizitza kalitatea hobetzen laguntzea, gaur egun zainketa aringarrien alorreko profesionalek ematen duten osasun arreta osatuz.
  • Aldi berean, eta La Caixaren eskutik, beste helburu batzuk ere erdietsi nahi dira: Espainiako zainketa aringarrien esparruan jarduera ildo berriak bultzatzea eta gizartea sentsibilizatzen laguntzea, bizitza amaierari eta zainketa aringarriei buruzko dibulgaziozko ekintzen bidez.

Geriatriako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

Argazki galeria: 
Hospital Ricardo Bermingham, fachadaHospital Ricardo Bermingham, interiorHospital Ricardo Bermingham, recepciónHospital Ricardo Bermingham, piscinaHospital Ricardo Bermingham, habitaciónHospital Ricardo Bermingham, sala de espera
43.303849,-2.001475
Hospital Ricardo Bermingham
Pinu Bidea 35
20018 San Sebastián
943 31 71 00 - hospital.bermingham@matiafundazioa.net
13