Laguntza etxean

Zerbitzuak

Matia Fundazioan badakigu pertsonen lehen aukera etxean jarraitzea izaten dela. Horregatik, pertsonek etxean bizitzen jarrai dezaten egiten dugu lan, euren ohiturei eta bizimoduari eutsi diezaieten.

Gizarte langile bat arduratzen da pertsonak behar duen arreta koordinatzeaz, hasieran egiten den balorazioa kontuan hartuta. Gure laguntzaileak arduratzen dira eskatzen zaiena malgutasun osoz betetzeaz.

  1. Hasierako elkarrizketa: familiarekin edo legezko ordezkariarekin eta pertsonarekin berarekin egiten da.
  2. Gizarte laguntzaile bat pertsonaren etxera joaten da hauetarako:
  • Etxearen balorazioa egiteko.
  • Erabiltzailearen ingurunea ezagutzeko.
  • Balorazio soziofamiliarra egiteko.

Nola egiten dugu lan?

Gure Laguntzaile pertsonalen zerbitzuak hauetan laguntzen dio etxean pertsonari:

  • Eguneroko jarduerak aurrera ateratzen, zerbitzu pertsonalizatu, profesional eta malguaren bidez.
  • Etxeko zereginak eta gestioak egiten.
  • Tokietara joaten, irteeretan, izapideetan…
  • Berarekin egoten eta babesten.

Arreta jasotzen duten pertsonen ongizatea, independentzia eta autonomia sustatzea da zerbitzuaren xedea.

Pertsonalizazioa. Pertsonari tratu pertsonala eta egokia eskaintzea bermatzen dugu. Laguntzaile pertsonala aukeratzeko, arreta berezia jartzen dugu pertsonaren gustuak, lehentasunak eta nortasuna kontuan hartzen.

Malgutasuna. Etxez etxeko arretak zaintzaren eremu jakin batzuk bakarrik hartzen ditu. Gure zerbitzua, berriz, zabala da, eta premien arabera egokitzen dugu. Gure laguntzaileen egitekoak dira, besteak beste, lagun egitea, irteerak, suspertzea, etxeko lanak eta gestioak. (Ia berehala erantzuten diete larrialdiei eta laguntzeko zerbitzu puntualei).

Profesionaltasuna. Gure laguntzaile guztiek geure zentroetako batean hartu dute eskarmentua pertsonen arretan, eta gure arreta ereduan trebatuta daude.

Azken finean, zerbitzu pertsonalizatua, malgua eta beharretara egokitua eskaintzen dizugu.