HasieraZerbitzuakAdinekoentzako egoitzak

Adinekoentzako egoitzak

Zerbitzuak

Gure zentroetan bizitzea aukeratzen duten pertsonak etxean bezala senti daitezen egiten dugu lan Matia Fundazioan.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, gure egoitzetan bizi diren pertsonak dira gure profesionalen ezagutzaren eta esku hartzeen ardatza; hau da, haien beharrak, nahiak eta bizitza historia.

Horregatik, Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Eredua jorratzen dugu, geure profesionalen ikerketetatik, ezagutzatik eta esperientziatik abiatuta. Matia eredua.

Banakako Osoko Balorazioan eta Arreta eta Bizitza Planaren diseinuan oinarritzen da. Arreta eta Bizitza Plana zentroko profesional guztien artean prestatu ondoren, pertsonarekin eta senideekin adosten da.

Zentroko taldea diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute, eta adinekoen arretan kualifikazio eta prestakuntza handiko profesionalak dira guztiak.

Eguneroko jardunak eginez, pertsonaren autonomia eta independentzia bultzatzen dira.

Pertsonak eta haren senideek erreferentziako profesional bat izango dute, zentroko laguntza taldean zehazki norengana jo jakin dezaten.

Gure egoitzak irekiak dira, bisitak hartzeko malguak, eta giroak pertsonalizatzeko aukera ematen dugu. Gainera, beharrizanetara egokitutako plaza espezializatuak eskaintzen ditugu:

  • Egoitzako plaza.
  • Egoitzako plaza psikogeriatrikoa.
  • Mantentze fisioterapia barne hartzen duen egoitzako plaza.
  • Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako egoitzako plaza.
  • Aldi baterako egonaldiak.

Nola egiten dugu?

Pertsonaren gustuak, nahiak, trebeziak eta bizitzaren historia aztertuz eta baloratuz, etxeko giroa eta aseko duten eguneroko jarduera egokiak eskaintzen ahalegintzen gara, ahal den heinean aktibo eta parte-hartzaile jarrai dezan.

Gurera etortzen den unetik bertatik, bilakaeraren jarraipena egiten diogu, egoeraren arabera jarduerak aldatuz joan eta beharrizan berrietara moldatzeko.

Pertsonari arreta eskaintzen dioten profesional guztiak komunikatu egiten dira etengabe eta diziplina anitzeko ikuspegiz (medikoa, sanitarioa, soziala, psikologikoa, eguneroko arreta...) egiten dute lan, arazoak sortzen direnean irtenbide global eta koordinatuak eskaintzeko.

Senideekin harremanetan egoten gara etengabe, eta erabaki batzuetan, zentroko bizitzan eta jardueretan beraien partaidetza eskatzen dugu.

Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.

43.303328,-2.003032

Julián Rezola
Zarautz etorbidea, 123, 20018 - Donostia
Ikusi zentroa

43.303801,-2.001417

Bermingham
Pinu bidea, 35, 20018 - Donostia
Ikusi zentroa

43.319803,-1.958473

Lamourous
Joseba Zubimendi, 1, 20015 - Donostia
Ikusi zentroa

43.313970,-1.958479

Sagastieder
Zarategi pasealekua, 100, 20015 - Donostia
Ikusi zentroa

43.085145,-2.314465

Argixao
Izazpi auzoa, 20, 20700 - Zumarraga
Ikusi zentroa

43.289918,-2.254857

Otezuri
Sagarbidea, 4, 20750 - Zumaia
Ikusi zentroa

43.187837,-2.058652

Fraisoro
Elbarrena auzoa, 12, 20150 - Zizurkil
Ikusi zentroa

43.299833,-1.858676

Petra Lekuona
Iparralde etorbidea, 13, 20180 - Oiartzun
Ikusi zentroa

8