HasieraBerriakBermingham Ospitaleko erizainen bi azterlan, COEGIren eta Erizaintzako Kontseilu Nagusiaren ikerketa-laguntzetarako hautatuak

Bermingham Ospitaleko erizainen bi azterlan, COEGIren eta Erizaintzako Kontseilu Nagusiaren ikerketa-laguntzetarako hautatuak

18.01.2024
  • Atzo, Karol Machiñenak eta Marina Iglesiasek, Matia Fundazioko Bermingham Ospitaleko erizainek, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak eta Erizaintzako Kontseilu Nagusiak kofinantzatutako 5.000 €-ko laguntzen bi proiektu hartzaileak aurkeztu zituzten.

Donostia-San Sebastian, 2024ko urtarrilaren 19a - Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren (COEGI) egoitzak hartu du erakundearen 2023ko ikerketarako laguntzak emateko jardunaldia; Erizaintzako Kontseilu Orokorrak kofinantzatzen ditu, eta 5.000 eurorekin daude hornituta. Topaketan, Karol Machiñena eta Marina Iglesias erizainek beren proiektuen helburuak eta irismena aurkeztu zituzten. Laguntzak Pilar Lekuona COEGIko lehendakariak eta Javier Ortiz de Elguea Elkargoko Ikerketa aholkulariak banatu zituzten, eta Elkargoak erizaintzako ikerketaren alde egiten duen apustua azpimarratu zuten.

COEGIk jakinarazi duenez, bi lanen aukeraketan bereziki baloratu dira alderdi hauek, besteak beste: helburuak, bi ikerketa proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa, eta erizaintzako profesionalek horietan duten rol protagonista.

Laguntzak jaso dituzten proiektuak hauek dira:

  • Iktusen errehabilitazioari buruzko azterlan pilotua, zeregin bikoitzeko ariketetan oinarritua”, Karol Machiñena erizainak aurkeztua. Azterlan berritzaile bat da, iktus bat izan duten pertsonei zuzendua, hipotesi honetan oinarrituta: bi zeregin (bat kognitiboa eta bestea motorra) aldi berean egiteak susperraldian laguntzen du, eta bi arloak gehiago estimulatzen ditu. Horrez gain, pertsonaren beste eremu batzuk aztertu nahi dira, hala nola sintoma emozionalak eta iktusak izan duen eragina, pertsona horien bizi kalitatea, eta jarduerarekiko gogobetetzea. “Iktusen inguruan lan motor-kognitibo bikoitza esploratzen duen ebidentzia zientifikoa mugatua da, maila kognitiboan emaitzak ebaluatzeari dagokionez, ez bakarrik fisiko/motorrean, sintoma emozionalak ere esploratuz”, adierazi zuen Machiñenak.
  • Marina Iglesiasek, berriz, “Sevofluranoren erabilerari buruzko azterketa esperimentala, ultzeren tratamendu alternatibo gisa, mina maneiatzeko eta ultzerak orbaintzen laguntzeko” izeneko lana aurkeztu zuen. Sevofluranoa tratamendu berritzailea da, ospitaleratuta dauden eta mina eragiten duten ultzerak dituzten pertsonei zuzendua. Adinekoen arretara zuzendutako ospitale batean, 80 urtetik gorako batez besteko adinarekin –horietako asko mendekotasuna dute–, azterlanak aztertu nahi du ultzeretan sevofluranoa erabiltzeak mina gutxitzen duen, hobeto garbitzen laguntzen duen, infekziorako aukera gutxitzen duen, eta orbaintzen laguntzen duen, horrela, ospitaleratutako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. “Proiektuak urte eta erdi iraungo du, eta, gainera, etxean jarraipena izan nahi du, ultzerak behar bezala orbaintzen direla ziurtatzeko”, azaldu zuen Iglesiasek.

COEGIren apustua erizaintzako ikerketaren alde

COEGIk 2018tik urtero deitzen dituen ikerkekta laguntzez gain, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak etengabe dihardu bere elkargokideen artean erizaintzako ikerketa babestu eta sustatzeko.

Ikerketarako aholkularitza espezifikoa du, eta, horren bidez, Gipuzkoako erizainak orientatzen ditu beren ikerketako ekimen eta proiektuetan, eta ikerketen diseinuak egiteko eta horiei lotutako baliabideak lortzeko zein beste izapide batzuk egiteko behar duten laguntza eta orientazioa ematen du.

Gainera, Erizaintzako Berrikuntza eta Ikerketari buruzko urteko jardunaldiak antolatzen ditu, non euskal erizainek beren lanak aurkezteko eta partekatzeko aukera duten. Horri gehitu behar zaio, beste ekimen batzuen artean, erizaintzako ezagutza kudeatzeko plataforma, kolegiatuentzat webgunean eskuragarri dagoena, non 2.000 baliabide digital inguru biltzen dituen, horiek sakabanatzea saihesteko eta bilaketa errazteko. Baliabide horiek doakoak eta sarbide librekoak dira, eta dokumentazio berriarekin elikatzen dira etengabe.

Fotografía de grupo presentación de estudios seleccionados para las ayudas de COEGIFotografía de las premiadas con representantes de COEGIRepresentantes de COEGI en la presentación del actoIntervención de Karol Machinena en el acto de COEGI