Berriak
SAREA proiektuko lantaldeek bilerak egin dituzte adinekoentzako arretari buruzko esperientziak partekatzeko, Matia Institutua parte hartzaile dela
24.06.2019
SAREA proiektuko —Europako Interreg POCTEFA programaren barruko ekimena da— bi lantaldek bilera bana egin zuten joan den astean, Donostian eta Hondarribian. Topaketa horietan, adinekoentzako arreta zerbitzuei buruzko esperientziak partekatu zituzten Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoen eskualdeko ordezkariek, eta aipatutako herrietako bi zentro bisitatu zituzten.
Hala, asteartean, hilak 18, Zorroaga Fundazioan elkartu zen SAREAko lantalde bat...
Matia Fundazioa ikerketa bat egiten ari da, Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen harreman egoera eta gizarte ehuna ezagutzeko
21.06.2019
Matia Institutua egiten ari da ikerketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri estrategiaren esparruan
Hil honetan 55 urtetik gorako 2.000 gipuzkoarri egiten ari zaizkie telefono bidezko elkarrizketak
Herritar horiek nahitako eta nahi gabeko bakardadearen inguruan duten pertzepzioa ezagutzea da ikerketaren helburuetako bat
Matia Institutua ikerketa bat egiten ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri Estrategiaren esparruan,...
Matia Fundazioak parte hartzen duen «#AdinekoaNaiz» kanpainak SEGGen 2018-2019ko Zahartzearen Irudi Berria saria irabazi du
18.06.2019
«Adinekoa naiz» sentsibilizazio kanpainak 2019ko «Zahartzearen irudi berria» saria irabazi du. Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozietatearen (SEGGen) sari horrek komunikabideetan adinekoen irudi erreala eta ez-estereotipatua ematen duten komunikazio ekintzarik onenak aintzatesten ditu.
«Adinekoa naiz» 2017an sortu zen, adinekoen ongizatearekin konprometitutako erakunde batzuen (hala nola, Envejecimiento en Red, Grandes Amigos —...
Jarri nire tokian. Gehiegikeria eta tratu txarren aurkako kontzientzia hartzeko mundu mailako egunean Matia Fundazioaren mezua
14.06.2019
• Ekainaren 15ean, larunbata, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen aurka egiten diren jarrera eta egoera onartezinak desagerrarazteko herritarren hausnarketa eta konpromisoa sustatzen duen eguna ospatzen da.
• Erronken artean, pertsonan zentraturiko erlazioaren aldeko aldaketa kultural bat eta tratu onaren kultura sustatzea daude.
• Mezu honekin batera, tratu onak ez diren eta adineko pertsonek batzuetan bizitzen dituzten...
Arriskuak dakartzaten lehentasunen aurrean jokatzeko eraz hausnartu dute Matiako ehun profesionalek baino gehiagok
27.05.2019
Joan den ostegunean, maiatzaren 23an, Matia Fundazioko ehun langile baino gehiago bildu ziren, lagun egiten diegun pertsonen lehentasunak bultzatzearen garrantziaz eta lehentasun horiek arriskuren bat dakartzatenean jokatzeko moduaz hausnartzeko helburuz.
Otsailean abian jarritako «Ibilbideak, leihoak eta zubiak» proiektuan txertatu da jardunaldia. Proiektuaren helburuak, berriz, hauek dira:
Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua...
Bizitza osorako etxebizitzen proiektu baten beharrak zehazteko lantegia antolatu du Matiak
08.05.2019
Lugaritzeko etxebizitzen etorkizuneko erabiltzaileek izan ditzaketen beharrak aztertzeko lantegia egin zuten joan den asteartean, Ategorrietako babespeko etxebizitzetan, Matia Fundazioak antolatuta. Donostia Lagunkoia ekimenaren talde eragileko kideek hartu zuten parte jardunaldian.
Donostia Lagunkoia programako arduradun Eva Salaberriaren ongietorriaren ondoren, Mayte Sancho Matia Fundazioko Plangintza zuzendariak etxebizitza horien...