HasieraBlogaAhozapore ona
Matia

Ahozapore ona

Argi dago Europa, Espainia eta Euskadi azkar zahartzen ari direla. XX. mendearen hasieran gutxi batzuk 80 urte betetzera iristen ziren, eta azken urteetan bizi-itxaropena izugarri luzatu da.

Adineko pertsona asko egoitza batera joaten dira autonomia edo osasuna galtzen dutenean, eta ezin dira beren kabuz edo senideekin bizi. Bizitzako azken urteetako bizi-kalitatea bere egoera pertsonalak baldintzatzen du. Hala ere, jarrera positiboek eragina dute hainbeste behar dugun ongizate hori bermatzeko eta hobetzeko.

Bizitzeko gogoa, ilusioa eta familiaren hurbiltasuna ezinbestekoak dira, baita pertsona bakoitzaren interesekin eta gaitasunekin bat datorren jarduera maila ilusionagarriaz gozatzeko aukera ere.

Plazer gastronomikoa amaierara arte gordetzen dugun plazeretako bat da. Guztiok egunean hiruzpalau aldiz jaten dugu, gozamenerako edo pairamenerako. Zalantzarik gabe, guztiz desberdina da jangelara pozik edo kezkatuta hurbiltzea, espero den janariagatik. Zer aurkituko dugu platerean?

Adineko pertsonei asko gustatzen zaizkie koilara-platerak (zopak, kremak, lekaleak, etab.). Horietako asko sukaldaritza tradizionalaren jarraitzaile sutsuak dira, eta nahiago dituzte gure sukaldeetan mendeetan zehar gorde diren errezetak. Ez zaizkie gustatzen aparrak eta janaria mozorrotzen duten teknikak.

Erakundeen eta egoitzen ardura da osasunarekin eta mimoarekin elikatzea. Horri dagokionez, oso garrantzitsua da elikadura osasungarria izatea, baina baita zaporetsua ere. Orain dakigunez, urteak bete ahala galdu egiten dugu egarri edo gose izatearen sentsazioa. Bi sentsazioak sustatu ditzagun, janari askotarikoak eta gustagarriak eskainiz.

Hilabete osoko menua diseinatzeko orduan, alderdi asko hartu behar dira kontuan: pertsona bakoitzaren beharrak osasunari dagokionez, oreka dietetikoa, gastronomia edo plazera, sasoiko produktuak (onenak eta merkeenak une horretan), sukaldean aritzeko moduak (bazkaltiar kopurua, garraioa, itxaronaldia).

Gure baserrietan, itsasoetan, basoetan, jaki gozo-gozoak daude, menu ugari prestatzeko, guztion gustura.

Bi urte dira ama Lamourousen dugula, eta denbora horretan esan digu (senideei) asko gozatzen duela mahaian zerbitzatzen diotenarekin. Oso berri ona guretzat. COVID-19agatik ezin izan genuen denbora batez egiaztatu. 2022ko irailetik aurrera, askotan, egoiliarrek jaten duten janariaz gozatzeko aukera izan dugu. Gure familietan egiten ditugun janari berberak, maitasunez prestatuak. Asteburuetan bazkari on bat elkarrekin partekatzeko aukera paregabea.

Eskerrik asko!

Sin.: Juan Manuel Garmendia

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.