HasieraBlogaGUIDE proiektua - Gentle User Interfaces for Elderly People - Adineko pertsonentzako interfaze atseginak

GUIDE proiektua - Gentle User Interfaces for Elderly People - Adineko pertsonentzako interfaze atseginak

Gure ingurunean, 65 urtetik gorako pertsona askok zailtasunen bat izaten dute, arinaren eta moderatuaren artean, ikusmenari, entzumenari eta/edo motorrari dagokienez. Kasu horietan, zaila izan daiteke ordenagailuekiko eta beste gailu teknologiko batzuekiko interakzioa Guide proiektu europarrak ("Gentle User Interfaces for Elderly People"), Europar Batasuneko 7. Esparru Programak. finantziatutakoak, egoera horri heltzea proposatzen du, pertsona bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara automatikoki  egokitzen diren interfazak sortuz.

 

Proiektu hau, FRAUNHOFER Institutoak  gidatuta, eta 7 bazkideren partzuergoarekin - Alemania, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua eta Espainia (Matia Instituto Gerontológico), 2010ko otsailean hasi zen eta 2013ko urtarrilean bukatu da.

Interfaze irisgarriak garatzea izan da helburua, zailtasunen bat duten pertsonen behar espezifikoetara egokitzeko gai direnak. Erabiltzaileen gaitasunetara egokitutako interakzio-modalitate desberdinak garatuz eta probatuz, hainbat aplikaziotarako sarbidea ahalbidetzen zutenak, hala nola "bideokonferentzia" edo "online unibertsitaterako sarbidea". Itxura erabiltzailearen behar eta lehentasunetara egokitzen zuen telebista batean eskaini dira zerbitzuak, ahotsa, eskua, agintea edo iPad bat edo horien konbinazio bat erabiliz.

Matia Institutu Gerontologikoaren zeregin nagusia izan da adinekoei eta izan ditzaketen beharrei buruzko ezagutza ematea, eta sistemaren erabiltzaile potentzialekin egin diren proben buru izatea.

Proiektuaren 3 urteetan zehar hainbat proba egin dira (eztabaida-taldeak, elkarrizketak, laborategiko sistemaren probak, etab.) Alemanian, Erresuma Batuan eta Espainian 150 parte-hartzaile baino gehiagorekin, baina proba gehienak Donostian egin dira. Era berean, Matia Institutua arduratu da proiektuan zehar parte-hartzaileen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna zaintzearekin lotutako zeregin guztiez.

Proba horiei esker, honako hauei buruzko informazioa jaso da:

–        Erabiltzaile-eskakizunak: nolakoa izan behar du sistema hori adinekoek erabiltzeko erabilgarria, onartua eta erraza izateko?

–        Interfazeak egokitzeko eraginkortasuna

–        Sistemaren erabilgarritasun-maila

–        Adinekoek sistema onartzea

–        Mota horretako sistemak erabiltzeko eta onartzeko erraztasunean dauden kultura-desberdintasunak.

Azken probetan, 2013ko urtarrilean egindakoetan, sistemaren prototipo aurreratu bat probatu da. Prototipo horretan hainbat funtzionalitate eta interakzio-modu integratzen ziren. Ondorio gisa, honako hau esan dezakegu:

  • ​Adineko pertsonak gai dira horrelako sistema batekin elkarreragiteko, baina ikasteko aldi txiki bat behar dute, nola erabili behar duten azaltzeko.
  • Telebistarekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin interakzioan aritzeko aukera eskertu dute, interakzio-modu desberdinak erabiliz, eta ahotsezko interakzioa da parte-hartzaile gehienen gogokoena.
  • Positiboki baloratzen dute itxura beren behar eta lehentasunetara egokitzeko aukera ematen dien sistema bat izatea.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Iza Zentroko, Ricardo Bermingham Ospitaleko eta Matia Fundazioko Errehabilitazio Zerbitzuko profesional eta erabiltzaileei, bai eta ONCE Fundazioari eta proiektu honetako probetan borondatez parte hartu duten pertsona guztiei ere, proiektuan etengabe eta interesik gabe parte hartzeagatik.

Egilea

Ikerketa lerroko arduraduna – Matia Institutu Gerontologikoa

Egilea

Ikertzailea Proiektu-taldea Guide – Matia Institutu Gerontologikoa

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.