HasieraBerriakErizaintzako profesionalen lan-eskaintzak Matia Fundazioarentzat eta ikertzaileena Matia Institutuarentzat

Erizaintzako profesionalen lan-eskaintzak Matia Fundazioarentzat eta ikertzaileena Matia Institutuarentzat

04.03.2021

Anuncio de oferta de empleo

Erizaintzako profesionala

Matia Fundazioan 130 urtetik gorako esperientzia dugu geriatriaren sektorean. 1.200 profesional baino gehiago ditugu, eta, gaur egun, Erizaintzako profesionalak sartu nahi ditugu gure taldean, Gipuzkoako hainbat zentrotan.

Eskaintzen dugu:

  • Kontratua: egonkorra, kontratu mugagabea izateko aukerarekin
  • Lanaldia: lanaldi osoa edo lanaldi murriztuak, beste lan batekin uztartzeko aukera
  • Ordutegia: goizez, arratsaldez eta/edo gauez (gauez Ospitalean eta Zumarragan bakarrik)
  • Herria: Donostia (ospitalea, egoitza), Zumarraga, Zumaia, Zizurkil
  • Baldintza ekonomikoak: 30.894,08 €gordin urtean, gaueko eta jaiegunetako plusak aparte. Hitzarmen propioa

Ezinbestekoa da Erizaintzako Diplomatura edo Gradua edo tituluaren homologazioa.

Aurkeztu zure hautagaitza hemen

Profil soziologoa duen ikertzailea

Bete beharreko eginkizunak:

  • Gerontologiaren esparruko ikerketa-proiektuak eta esku-hartzea diseinatzea, planifikatzea, kudeatzea, garatzea eta koordinatzea.
  • Ikerketako eta esku hartzeko proiektuak garatzeko deialdiak bilatzea.
  • Azterlan kuantitatiboak eta kualitatiboak egitea.
  • Inkestetatik, bigarren mailako iturrietatik, elkarrizketetatik eta taldeetatik datozen datuak aztertzea eta ustiatzea.
  • Ezagutzaren transferentzia eremu profesionalean.
  • Txostenak egitea.

Baldintzak:​

  • Soziologiako Lizentziatura edo Gradua
  • Gerontologian espezializatua: masterra, Aditua, Doktorego Ikasketak, etab.
  • Ahozko eta idatzizko ingelesa.
  • Lan-esperientzia zahartzearen arloan.
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia ikerketa-proiektuak koordinatzen eta garatzen.
  • Ezagutza egiaztatua ikerketa kuantitatiboko eta kualitatiboko metodologietan eta tresnetan.
  • Argitalpen teknikoak eta/edo zientifikoak.
  • Lantaldeetan, adituen batzordeetan, kongresuetan, foroetan eta abarretan parte hartzea.
  • Sareko lan-esperientzia beste eragile batzuekin (administrazio publikoa, erakunde pribatuak eta sozialak).

Baloratuko da:​

  • Esperientzia taldeen lidergoan eta koordinazioan.
  • Euskararen ezagutza.
  • Frantsesaren ezagutza.

Beharrezkoak diren eskumen-betekizunak honako hauek dira: lidergoa, antolatzeko gaitasuna, malgutasuna, jarrera positiboa eta proaktiboa, talde-lanera bideratuta.

Aurkeztu zure hautagaitza hemen

Profil psikologoa duen ikertzailea

Bete beharreko eginkizunak:​

  • Gerontologiaren esparruko ikerketa-proiektuak eta esku-hartzea diseinatzea, planifikatzea, kudeatzea, garatzea eta koordinatzea.
  • Ikerketako eta esku hartzeko proiektuak garatzeko deialdiak bilatzea.
  • Azterlan kuantitatiboak eta kualitatiboak egitea.
  • Inkestetatik, bigarren mailako iturrietatik, elkarrizketetatik eta taldeetatik datozen datuak aztertzea eta ustiatzea.
  • Ezagutzaren transferentzia eremu profesionalean.
  • Txostenak egitea.

Baldintzak:​

  • Soziologiako Lizentziatura edo Gradua
  • Gerontologian espezializatua: masterra, Aditua, Doktorego Ikasketak, etab.
  • Ahozko eta idatzizko ingelesa