HasieraBerriakMatia Fundazioaren eta Emaus Gizarte Fundazioaren azoka

Matia Fundazioaren eta Emaus Gizarte Fundazioaren azoka

11.07.2013

Eguraldia lagun izan ez genuelako lehen saioak huts egin ondoren, azoka solidarioa antolatuko dugu, berriro, Emaus Gizarte Fundazioarekin.

Matia Fundazioan, gure zentroetara etortzen diren pertsonengan ardaztutako arreta eredua ari gara lantzen, antolaketa guztia haien lehentasun eta beharretara egokituz, haien senide eta lagunak gure eguneroko bizitzan integra daitezen. Etxean bezala bizi daitezen lortu nahi dugu.

Gure zentroak haietan bizi diren pertsonen “etxea” izateko, hainengana hurbiltzen eta pertsonalizatzen lagundu behar digute auzokoek, lagunek, senideek, boluntarioek eta, oro har, herritarrek, zentroak biziz betetako lekuak izan daitezen. Ildo horretan, Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, azoka bat antolatzea erabaki dugu.

Azoka horri eta antzeko ekimenei esker, gure zentroetako pertsonek objektuak eros ditzakete, beren logelak apaintzeko eta ukitu pertsonalez hornitzeko. Horrela, eguneroko bizitzako jardueretan parte hartzen laguntzen diegu, eta, ondorioz, beraien autonomia handitzen.

Erakunde gisa, horrelako ekimenek lagundu egiten digute parte hartze soziala sustatzen duten hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetza hitzarmenak egiten, eta gure ingurunearekin interakzioa izaten.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, jarduera honetan laguntzera animatzen zaituztegu.