HasieraBerriak

Berriak

 

Espainian Zahartzea Luzetarako Ikerketa (ELES) pilotuko datu basearen aurkezpena

01.01.2013

Atzo, osteguna, ikertzaile komunitatearen esku jarri zen, jardunaldi batean, Espainian Zahartzea Luzetarako Ikerketako (ELES) pilotuko datu basea. Jardunaldian, Espainiako eta atzerriko taldeetako 40 ikertzaile inguru izan ziren. Jardunaldia CSICko Giza eta Gizarte Zientzien Zentroan egin zen, Madrilen. Matia Institutu Gerontologikoa antolaketa koordinatzeaz arduratu zen, CSICrekin batera. Datu basean, Espainiako 50 urteko edo gehiagoko 1.700...

Leer más

Eguneratutako egitaraua - Zahartze aktiboa eta belaunaldi arteko elkartasuna EHUko Uda Ikastaroetan

01.01.2013

Matia Fundazioak Zahartze aktiboa eta belaunaldi arteko elkartasuna izeneko ikastaroa antolatu eta zuzenduko du, irailaren 2tik 4ra, EHUko Uda Ikastaroen XXXII. edizioan. Ikastaro horrek topagune izan nahi du, adinekoentzat eta zahartze aktiboaren aldeko jardunean egindako ahaleginarengatik estatuan ospe handia duten profesionalentzat. Parte-hartzaileek euren esperientziak partekatzeko aukera izango dute, bizi kalitatea hobetu eta...

Leer más

Haurrek eta adinekoek ostegun gizena ospatu dute Matia Fundazioaren Fraisoro zentroan, Zizurkilen

01.01.2013

(Zizurkil, 2013ko otsailaren 7a). Urtero bezala, Fraisoro zentroko egoiliarrek eta eguneko zentrora joaten diren adinekoek inauterietako jaiekin egin dute bat. Baina, aurten, Zizurkilgo San Millan eskolako 2 eta 12 urte bitarteko 25 haurrek ere hartu dute parte jai horietan. Goizerdian elkartu dira denak, mozorroak jantzita, ohiko txistorra jateko eta txaranga musikaren erritmoan dantzan egiteko. San Millan ikastetxeko haur talde horren parte...

Leer más

Matia Fundazioko Julian Rezola zentroko erabiltzaileek eta Amara Berri Ikastetxe Publikoko ikasleek eguneroko lanak egin dituzte elkarrekin, Europako Belaunaldi arteko Elkartasunaren Egunean

01.01.2013

Matia Fundazioko Julian Rezola zentroko erabiltzaileek eta Amara Berri Ikastetxe Publikoko ikasleek eguneroko lanak egin dituzte elkarrekin, Europako Belaunaldi arteko Elkartasunaren Egunean Urtero, Matia Fundazioko zentroetan 100 ekimen baino gehiago egiten dira partaidetza komunitarioko, boluntariotzako eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko, eta 1.800 pertsona inguruk hartzen dute parte. Ekimen horietako bat da belaunaldi arteko...

Leer más

Arrakastatsua izan da Housgai proiektua, adinekoei beren etxean zahartzea ahalbidetuko dieten arreta eredu berriak probatu dituena

01.01.2013

Ahultasun egoeran dauden adinekoen aurreikuspenetara eta beharretara egokitzen dela erakutsi du Housgai egitasmoak. Autonomia handiagoa eskaintzen die, beraien etxean luzaroago eta bizi kalitate hobearekin bizi daitezen. Proiektuaren berritasuna da estreinakoz hainbat jarduerak egin dutela bat, hala nola: etxebizitza birgaitzeak eta egokitzeak, laguntza zerbitzu teknologikoak eta ez-teknologikoak bateratzeak, eta hori guztia pertsonarekiko...

Leer más

Fraisoro zentroak zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu du

05.12.2012

Eusko Jaurlaritzak Bikain kalitate ziurtagiria eman dio Matia Fundazioko Zizurkilgo Fraisoro zentroari, euskararen arloan egindako lanagatik. Sari horren bidez, Fraisoro zentro gerontologikoan zein eguneko zentroan euskara erabiltzen dela balioetsi nahi da ofizialki. Saria urrats bat gehiago da, duela 13 urte hizkuntza politika bat izatea beharrezkoa zela ikusi eta Bai Euskarari akordioa sinatzea erabaki zuenetik.

Leer más

Orriak