HasieraBerriak

Berriak

 

Matia Fundazioaren eta Emaus Gizarte Fundazioaren azoka

11.07.2013

Eguraldia lagun izan ez genuelako lehen saioak huts egin ondoren, azoka solidarioa antolatuko dugu, berriro, Emaus Gizarte Fundazioarekin. Matia Fundazioan, gure zentroetara etortzen diren pertsonengan ardaztutako arreta eredua ari gara lantzen, antolaketa guztia haien lehentasun eta beharretara egokituz, haien senide eta lagunak gure eguneroko bizitzan integra daitezen. Etxean bezala bizi daitezen lortu nahi dugu. Gure zentroak haietan bizi...

Leer más

Esker ona

02.07.2013

«Otezuri egoitzako egoiliarrak eta langileak biziki eskertu nahi dute pasa den ostiralean izan genuen bisita, non Zumai Txaranga eta Danborrada lagun izan genituen arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Bertan San Pedro festatan sarrera egiteko aukera izan genuelako bihotz-bihotzez eskerrik asko parte-hartzaile guztiei.» 

Leer más

Uso mezulariak askatu ditugu Fraisoron

13.06.2013

Hirugarren urtez jarraian, Matia Fundazioko Fraisoro zentroko (Zizurkileko) adinekoek usozaletasuneko jarduera batean hartu dute parte; usoak hazi eta mezulari gisa erabiltzeko trebatzeko artea da usozaletasuna. Zentroko 88 egoiliarren eta eguneko zentrora joaten diren 20 pertsonen artean zahartze aktiboa sustatzeko beste modu bat da. Gabriela Mondragon Fraisoroko psikologoak azaltzen duenez, «usozaletasunean erabiltzen diren usoak ez dira...

Leer más

Belaunaldi arteko lantegia txotxongiloekin

15.03.2013

TOPICen eta Matia Fundazioaren arteko lankidetza proiektua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxean Ondo programaren barrukoa. http://www.topictolosa.com/es/actualidad/265-taller-intergeneracional-con-titeres.html  Dokumentu erantsia:   TXOTXONGILO.pdf

Leer más

Haurrek eta adinekoek ostegun gizena ospatu dute Matia Fundazioaren Fraisoro zentroan, Zizurkilen

01.01.2013

(Zizurkil, 2013ko otsailaren 7a). Urtero bezala, Fraisoro zentroko egoiliarrek eta eguneko zentrora joaten diren adinekoek inauterietako jaiekin egin dute bat. Baina, aurten, Zizurkilgo San Millan eskolako 2 eta 12 urte bitarteko 25 haurrek ere hartu dute parte jai horietan. Goizerdian elkartu dira denak, mozorroak jantzita, ohiko txistorra jateko eta txaranga musikaren erritmoan dantzan egiteko. San Millan ikastetxeko haur talde horren parte...

Leer más

Matia Fundazioko Julian Rezola zentroko erabiltzaileek eta Amara Berri Ikastetxe Publikoko ikasleek eguneroko lanak egin dituzte elkarrekin, Europako Belaunaldi arteko Elkartasunaren Egunean

01.01.2013

Matia Fundazioko Julian Rezola zentroko erabiltzaileek eta Amara Berri Ikastetxe Publikoko ikasleek eguneroko lanak egin dituzte elkarrekin, Europako Belaunaldi arteko Elkartasunaren Egunean Urtero, Matia Fundazioko zentroetan 100 ekimen baino gehiago egiten dira partaidetza komunitarioko, boluntariotzako eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko, eta 1.800 pertsona inguruk hartzen dute parte. Ekimen horietako bat da belaunaldi arteko...

Leer más

Orriak